ANEIS elkarteak arlo soziosanitarioko profesionalen lana aitortzeko eskatu du

Euskalerria Irratia 2020ko apirilaren 22a

Nafarroan 500 adingabe baino gehiago esku-hartze sozialeko erakundeen zaintzan igarotzen ari dira konfinamendua.

Esku-hartze sozialeko erakundeek 500 adingabe baino gehiago zaintzen dituzte Nafarroan, Esku-hartze Sozialeko Entitateen Elkartea (ANEIS) osatzen duten erakundeen kalkuluen arabera. Honako arrazoi hauengatik gizarte-ahultasuneko egoeran dauden adingabeak dira: gurasoen abandonua, familia barruko indarkeriaren biktima izatea edo Espainian modu irregularrean egotea helduen laguntzarik gabe.

Bazterketa sozialeko egoeran dauden adingabe horien beharrak betetzeko, Nafarroako Gobernuak egoitza-harrerako hainbat programa edo zerbitzu ditu ezarrita, eta hainbat erakunderekin lankidetzan ematen dira, normalean irabazi-asmorik gabe. Erakunde horiek adingabeak bizi diren pisu edo etxebizitzak kudeatzen dituzte. Beste eginbehar Batzuen artean, asistentzia-baliabideetan bizi diren adingabeek ere eskola lanak egiten jarraitu behar dute, eta gizarte-hezitzaileak arduratzen dira gainerako haurren gurasoek alarma-egoeran ematen dituzten zeregin berberak egiteaz.

Horregatik, ANEISen arabera, "gizarte-hezitzaileek, sektore soziosanitarioko gainerako profesionalek bezala, merezi dute osasun-krisi honetan egindako lanagatik errekonozimendua jasotzea". ANISen ustez, "ezjakintasun handia" dago gizarte-hezitzaileek eta sektore soziosanitarioko gainerako profesionalek egiten duten lanaren inguruan. Azpimarratu duenez, Nafarroan 2.000 pertsona baino gehiago ari dira ekintza eta esku-hartze sozialeko programa eta zerbitzuetan lanean, pertsona ahulen kolektiboei laguntzen, eta haiek ere "txalo zaparrada eta errekonozimendu soziala ere merezi dute".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!