Nafarroan, aurrerantzean, COVIC-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsona guztiei PCR probak eginen dizkiete, egiazki gaitz hori duten argitze aldera. Probok Osasun Etxeen bitartez bideratuko dituzte. Halaber, test azkarrak eginen dizkie orain arte koronabirus kasu posibletzat jo dituztenei. Guztira 13.874 dira. Hala iragarri zuen atzo Santos Indurain Osasun Kontseilariak.