Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak Osasunbideko sindikatuak deitu ditu gaur, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak bere unean bidalitako maskara akastunak (Garry Galaxy enpresako FPP 2 babes-loteak) erabili dituzten langile guztiei PCR probak egitea proposatzeko, maskara horiek ez baitituzte “behar bezala” betetzen homologatutako babes baldintzak.
Material horietako gehienak lan arriskuen prebentziorako zerbitzuek eta osasun zentroek kendu badituzte ere, Osasunbidearen ustez, baliteke Covid-19rekin kontaktua izan duten osasun langile batzuek maskara horiek erabili izana.
Materiala ospitale publikoetan eta lehen mailako arretako zentroen sarean banatu zen. Material horien trazabilitatea zehatz-mehatz identifikatzeko zailtasunak ikusita, eta ministerioak partida zehatzak aurkitzeko dituen lote problematikoei buruzko informazio gehiagoren zain, Osasun Sailak erabaki du astelehen honetan sindikatuetako ordezkariei dei egitea identifikazio-prozesu horretan elkarrekin lan egiteko eta beharrezkoak diren PCR probak egiteko eskaintza eta erabakia aurreratzeko, material hori arrisku-baldintzetan erabili ahal izan duten guztiek hori bermatzeko.
Gobernuak jakitera eman duenez, FPP2ak kalitate handiko maskarak dira, baina Garry Galaxyk emandako sorta batean material iragazlea %6 eta %27 artekoa zen, eta beste batzuena, berriz, %2koa baino ez da.
Gobernuak esan duenez, arazoak autonomia erkidego gehienei eragin die, Ingesatik zetorren dohaintza bat zelako. “Hala ere, baliteke babes maila masakara kirurgikoen antzekoa izatea, baina hori ere Ministerioak baieztatzeke dauka", azaldu du. Hala ere, alderdi horiek zehaztea zaila denez, eta arreta handia jarri behar denez, Osasunbideak erabaki hori hartu du, eta langileen batzordearekin eta Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuarekin zehaztea eta lantzea espero du.