Psikiatria Zerbitzuak arreta eskainiko die COVID-19 duten gaixoie, isolamendu eta dolu egoeren aurrean

Euskalerria Irratia 2020ko api. 2a, 14:31

Begoña Flamarique, Santos Indurain eta Iñaki Arrizabalaga, gaurko prentsaurrekoan.

Errutinak izatea, bizi ohitura osasungarriak mantentzea eta emozioak behar bezala maneiatzea dira Buruko Osasunak herritarrei emandako gomendioak konfinamenduaren aurrean.

Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuak koronabirusaren krisian bi arreta programa eskaintzen ditu, bata COVID-19rekin ospitaleratutako gaixoentzat, eta bestea haien senideentzat. Gainera, etxean konfinatuta dauden herritarrei ohitura eta errutina osasungarriak aholkatzen dizkie, alarma egoerak irauten duen bitartean buruko osasuna babes dezaten.

Lehenengo programaren helburua da COVID-19rekin ospitaleratutako pazienteen eta haien senideen osasun mentala babestea, batzuen eta besteen arteko isolamenduak eragindako arazoen aurrean. Bigarren programak esku-hartze psikologikoa artikulatzen du, koronabirusaren infekzioaren ondorioz hil diren gaixoen senideei laguntzeko, tartean kaltetutako familietako haurrei ere. Bi kasuetan, Psikiatria Zerbitzuko psikologia klinikoko profesionalek ematen dute arreta. 

Osasun langileei, bestalde, 848 420 020 telefono zenbakira deituta emango zaie laguntza psikologikoa.

Era berean, duela egun batzuetatik hona, biztanleria orokorrari arreta eta laguntza psikologikoa emateko telefono zenbaki bat martxan da. 848 420 090 zenbakia da, eta goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara dago funtzionamenduan, astelehenetik igandera, Larrialdi eta Hondamendietako Esku Hartze Psikologikoko taldeko profesionalek, Osasun Sailaren eta Nafarroako Psikologia Elkargo Ofizialaren arteko ankidetzaren ondorioz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!