Iruzurgileak bere burua Zerga Agentzia gisa aurkezten duen iruzur kasu bat aztertzen ari dira

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 25a, 13:43

Posta elektroniko bidez egiten ari dira iruzurra. Egileek Zerga Administrazioko Espainiako Agentzia direla diote, enpresei faktura faltsuak kobratzeko.

Nafarroako Guardia Zibila iruzur kasu berri bat ikertzen ari da. Kasu honetan, egileek Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT) direla diote, enpresei faktura faltsuak kobratzeko. Aurkeztutako aldi baterako lan erregulazio espedienteen ondoren enpresa askotan sortutako nahasmena baliatzen dute iruzurgileek, AEATren izenean faktura irrealak eskatzeko.

Erreklamazioa posta elektronikoz egiten dira, eta iruzurgileek gai bera idazten dute emailetan: "Aitortu gabeko fakturen salaketa". Pishing-aren metodoa erabiltzen dute: informazio pertsonala lapurtzea mezu elektroniko iruzurtien bidez, ziberestafa egiteko erabiltzaileari datu pertsonalak, finantzarioak edo segurtasunekoak emateko eskatuz. Bidaltzailearen posta-helbidearen domeinua —frome atalean ikus daiteke—, gainera, AEATk erabiltzen duen bera da: @correo.aeat.es

Guardia Zibilak ohar bidez jakitera eman duenez, iruzur horien biktima ez izateko segurtasun neurri bat mezuen buruei erreparatzea da, non benetan egiaztatu daitekeen nork bidaltzen duen. Guardia Zibilak komunikazio kanal espezifiko bat jarri du abian, alarma egoera dela-eta egindako iruzurrei buruzko informazioa jasotzeko. Ziberestafas@guardiacivil.org helbidearen bidez, herritarrek Covid-19aren krisiarekin lotutako iruzurrak jakinarazi ditzakete.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!