Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua koronabirusetik babesteko material berriak jasotzen hasi da, Osasun Ministerioarekiko harremanari esker. Material-erreserbak leheneste- eta arrazionalizazio-irizpideekin kudeatu dira azken egunotan, profesionalen, gaixoen eta herritarren konpromisoari eta ardurazko erabilerari esker. Aldez aurretik planifikatutako hornikuntza-kudeaketak egiten jarraitzen du Departamentuak.
Nafarroak, beste autonomia erkidego batzuek bezala, "Une konplexua" bizi du alor horretan, "Estatuan eta nazioartean material gutxi dagoelako", eta, oraindik ere, "Norbera babesteko ekipamenduen erabilera arrazional eta profesionalaren" alde egiten du, Osasun Departamentuak azaldu duenez.
Horiek funtsezko materialak dira epidemia baten kudeaketan, eta aste honetan fase garrantzitsu batean sartuko da, bai asistentziaren arloan, bai detekzio- eta prebentzio-neurrietan. Ildo horretan, Departamentuak eskerrak eman nahi dizkie enpresen, sindikatuen, gizartearen, tokikoen eta erakundeen esparrutik datozen ekimenei, Administrazioaren esku babes-materialen eta bestelako baliabide osagarrien (ibilgailuak, ohedun espazioak, lokalak …) kopuru desberdinak jartzeko, beharrezkoak izanez gero egoera berrien aurrean indargarri izan daitezkeenak.
Nafarroako Gobernuak ere artikulatu du, Osasun kontseilariaren foru agindu baten bidez, Foru Komunitateko stockaren kudeaketa, osasun publikoko irizpide orokorren mesedetan. Hala, pertsona fisiko edo juridikoei eskatzen zaie babesteko osasun-materiala (maskarak, eskularruak, betaurrekoak, etab.) fabrikatu, inportatu, merkaturatu edo izakinak izan ditzatela, inbentarioa egin, gorde eta zaindu ditzatela, sailak eskatuz gero, interes orokorra eta osasun publikoa lehenesteko.