Nafarroako Gobernuko ordezkariek bilera egin dute gaur Garraiolarien Elkarteetako ordezkariekin, neurri horren berri emateko.
N-121-A errepidean segurtasuna hobetzeko asmoz, hainbat neurri hartu ditu Nafarroako Gobernuak azken hilabeteotan.
Lehenik eta behin, N-121-A errepideko hiru erraileko tarteetan aurreratzeak noranzko bakarrera mugatzea erabaki zuen foru gobernuak, ezbehar-tasa murrizteko asmoz. Horrela, hiru erreiko tarte horietan, bide motelaren noranzko berean doazen ibilgailuak baino ezin dira aurreratu. Aurreratzea mugatzeko arrazoia da Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasuneko Arloak N-121-A errepidean egindako istripu-tasei buruzko txostenetan egiaztatu zela arrisku-egoerak sortzen jarraitzen zutela ibilgailuen artean, eta horiek bat egiten zutela erdiko erreian aurreratzearekin eta kontrako noranzkoan aurreratzearekin. Azpimarratzekoa da, gainera, askotan arrisku-egoera horiek bide-irteeretan eta aurrez aurreko, aurrealdeko eta alboetako talketan amaitzen zirela.
Era berean, Nafarroako Gobernuak Trafikoko Zuzendaritza Nagusiari eskatu dio radar finkoak jartzeko, batez ere bide horretako 1. eta 6. tarteetan, horiek baitute istripu-tasa handiena.
Era berean, polizia-presentzia indartzeko apustua egiten jarraitzea aurreikusten da, zaintza-gailu estatiko eta dinamikoetan oinarritutako patruila proaktibo batetik. Foruzaingoak 1.452 kontrol egin ditu 2019an N-121-A errepidean, aurreko ekitaldian baino 1.193 kontrol gehiago.
Bestalde, eta teknologiak ematen dituen aurrerapenak aprobetxatuz, proiektu pilotu bat abian jartzea aztertzen ari gara, kameren eta adimen artifizialaren bidez errepidea aztertu eta denbora errealean eta gerora ibilgailuen jokabidea eta jokabideak behatu ahal izateko. Abiadura, ibilbidea, klimatologia eta beste datu batzuk gurutzatzea lagungarria izango da etorkizunean istripu-tasa murrizteko neurriak hartzeko.
Poliziaren presentziaz gain, bide-segurtasuna zeharka landu behar da, gizarte zibilean txertatuz. Ildo horretan, inguruan kontzientziazio eta bide-segurtasuneko kanpainak bultzatuko dira, eta inplikatutako eragileak kanpaina horiek ezartzera animatuko dira.
Seinaleen ikuspena hobetzeko asmoz, laster, N-121-A errepidearen 62,87 kilometroko luzeran, ardatzean eta alboetan seinale horizontalak guztiz berrezartzea aurreikusten da.