Mozal legea aplikatuta salaketa jaso du Ahotsa.info atariko kameralari batek

Euskalerria Irratia 2020ko martxoaren 11

AREGNA-NAGE Nafarroako Albistari Grafikoen Elkarteak salatu duenez, Iñigo Orduña kameralariak, salaketa jaso du Maravillas Gaztetxeko hustuketan lanean ari zelarik poliziak identifikatu zuelako. 960euroko isuna iritsi zaio. Elkarteak mozal legea bertan behera geratzea eskatu du.

2019ko urtarrilean, Maravillas Gaztetxea hustu zuen poliziak. Gazteak protesta egiteko Labrit aldapako errepidea moztu zuten, Espainiako polizia haien kontra oldartu zen. Beste kazetari batzuekin batera, istiluen berri ematen ari zen Iñigo Orduña Ahotsa.info-ko kameralaria bertan, poliziak haien kontra egin zuenean. Orduñak poliziaren identifikazioa eskatu zuenean, bera ere identifikatu zuten agenteek. Urtebete pasata isuna ailegatu zaio.

Nafarroako Albistari Grafikoen Elkarteak isuna salatu eta berriz ere mozal legea bertan behera geratzea eskatu du. "Araudi horrek gure lanbidean askatasunez aritzea eragozten du, eta, aldiz, oso eraginkorra da eskubideak murriztuz" adierazi dute ohar batean.

Bideo honetan ikus daiteke Orduñak salaketa jaso zuen unea:

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!