Frankismoak emakumeen aurka erabilitako errepresioari buruzko hitzaldia antolatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko martxoaren 4a

Ezkabako gotorleku-espetxea, artxiboko irudi batean

AFFNA-36 Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak Emakumeenganako errepresioa frankismoan izeneko hitzaldia antolatu du datorren ostiralean, martxoak 6, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Saioa 19: 30ean izango da, Iruñeko Kondestable jauregian.

Ekimen horren bidez, elkarteak "1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen eta diktadura frankistaren protagonistak izan zirenen bizipenetara" hurbildu nahi ditu bertaratutakoak, "oraingo honetan errepresioa, umiliazioa, sexu-indarkeria, erasoak, haurtxoen lapurreta eta errepresio bidezko diskriminazioa jasan zuten emakume nafarren begiradaren bidez, haien afiliazio erreal edo ustezkoagatik, edo haien familia edo bikoteengatik".

AFFNA-36k adierazi duenez, "bi egileren eta gure lurraren egile baten esku-hartzeei esker izango da, emakume horietakoren baten esperientziak eta bizitzak beren idazlanean islatu baitituzte; emakume horiek hainbat modutan lan egin zuten balio errepublikanoen alde, eta, kasu batzuetan, heriotzara eraman zituen".

Hiru adituk parte hartuko dute ekimenean: Fermin Perez Nievas Diario de Noticias egunkariko Tuterako erredaktoreak; Joseba Eceolaza, memoriaren aktibista eta AFFNA-36ko kideak; eta Sara Brun, El mundo en femenino liburuaren egileak.

Amaia Lerga AFFNA-36ko presidenteak aurkeztuko du ekitaldia, elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!