Haizeak argirik gabe utzi du Izaba

Euskalerria Irratia 2020ko martxoaren 3a

Elur asko ez du egin nafar Pirinioetan. Baina, hala ere, argindar arazoak sufritzen ari dira bertako biztanleak.

Marina erauntsiak argirik gabe utzi du Erronkari ibarreko Izaba herria. Gonzaga Galan Twitterreko erabiltzaileak salatu duenez, elur gutxi egin du, baina "beste" behin argindarra joan da herrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!