Villak deklaratu dezan esku hartu dezala eskatu dio 78ko Sanferminak Gogoan-ek parlamentuari

Euskalerria Irratia 2020ko martxoaren 3a

Espainiako Gobernuari beharrezko neurriak har ditzala eskatzeko galdegin dio plataformak Nafarroako Parlamentuari.

Nafarroako Parlamentua izan dira gaur 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kideak. Argentinako kereia dela eta Rodolfo Martin Villa ministro ohiaren deklarazioa gertatu dadin Espainiako Gobernuari "beharrezko neurriak" har ditzala eskatzeko galdegin diete parlamentariei.

Deklaratzeko prest azaldu da Villa, Servini epaileak hainbat saiakera eta eskaera egin ondoren. Madrilgo Argentinako enbaxadan zegoen aurreikusita deklarazioa, martxoaren 20rako. Espainiako Justiziak, baina, geldiarazi egin du. Ekitaldi horretarako nazioarteko exhorto bat behar dela uste du justiziak.

"Zangotraba horiek" gogor kritikatu dituzte plataformako kideek. Haien babesa "oso garrantzitsutzat" jo dute garai hartako "amnesiaren dinamika hausteko"; izan ere, asmoa ere ez da Martin Villa bere adinean espetxeratzea, "bere erantzukizuna zehaztea baizik, eta hori epaiketa justu batean bakarrik egin daiteke".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!