Aurrekontuetan patronalaren eskua dakusa LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 27a, 07:41

LAB sindikatuaren ustez, Nafarroako Gobernuak "ez du borondate politikorik" Nafarroako gehiengo sozialari erantzungo dioten aurrekontuak emateko; izan ere, "kasurik ez" diote egiten eta "tontoak bezala tratatzen gaituzte" patronalarentzat eta "enpresarientzat" gobernatzeagatik.

Erakunde sindikalarentzat, PSNk, Geroa Baik eta Ahal Duguk osatutako gobernuak aurkeztutako aurrekontuek ez dute "loturarik" nafar gehienen "aldarrikapen" eta "beharrekin", eta galdetu dute: "Zer du CEN patronalak bere erreklamazioak aintzat hartuak izan daitezen, eta ez hala sindikatuenak?".

Era berean, LABek ohar baten bidez azaldu duenez, aurrekontuek ez dute "aukera alternatiborik" planteatzen, "muga kapitalista hirukoitzaren aurrean": defizitaren muga, zorraren helburua eta gastu araua.

"Austerizidiotzat" jo dutena geldiaraztea lortzeko, sindikatuak "beste fiskalitate bat defendatzearen" alde egin du, eta "Nafarroaren subiranotasuna" aldarrikatu, eskumenak izateko eta "gure bizi eta lan baldintzak hobetuko dituzten neurriak" erabakitzeko.

Horrez gain, "gutxieneko pentsioa 1.080 eurora arte legez osatzea" proposatu du, "kalitatezko enplegu publikoa", "etxebizitza izateko eskubidea"; eta lan arloan, "soldata arrakala, diskriminazioa eta indarkeria matxista amaituko dituen lege bat onartzea"; edo Europako parametroetan kokatzea "hezkuntzan eta osasunean" egindako inbertsioak, besteak beste.

Era berean, "gobernuak 1.200 euroko gutxieneko soldata" eta "Nafarroan 35 orduko lanaldia" aldarrikatzea eskatu du, urtarrilaren 30eko greba orokorrerako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunean adostutako aldarrikapenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!