Parlamentuak adierazpenen zuzenketa publikoa egiteko eskatu dio Madrilgo presidenteari

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 24a, 13:37

Nafar identitatea defendatzen dutenak "paletoak" -ezjakinak, baldarrak- direla adierazi du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak.

Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteari eta PP alderdiari otsailaren 18an egindako adierazpenen zuzenketa publikoa egiteko eskatu die Nafarroako Parlamentuak. Nafar identitatea defendatzen dutenak "paletoak" -ezjakinak, baldarrak- direla adierazi zuen Diaz Ayusok. Identitaterik ez zenuden tokietan berriak sortu dituztela baieztatu zuen Navarra Suma koalizioan UPNren kide den PPko politikariak.

PSN, Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos Ahal Dugu taldeeek aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu du gaur Bozeramaileen Batzordeak. Aho batez onartu dituzte 1. eta 2. puntuak. Hirugarren puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E alderdien aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onartu dute.

Onartutako adierazpen instituzionala:

"1. Nafarroako Parlamentuak 2020ko otsailaren 18an egindako adierazpenen zuzenketa publikoa eskatzen die Madrilgo Erkidegoko presidenteari eta haren alderdi politikoari.

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du erkidegoen arteko liskarra erabiltzea, eta, azkenik, pertsonen arteko liskarra, argudio politiko gisa, eta hori da jarduera politikoaren adierazpenik txarrena.

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Leongo, Balearretako eta Kataluniako herritarrei, azken horiek, nafarrarekin batera, Madrilgo Erkidegoko presidentearen irainen azken xedea izan baitira ".

Isabel Diaz Ayusoren hitzak:

"Urteetan, herri honetako politikari asko paletoarena -ezjakinarena, baldarraarena- egiten aritu dira, eta ez zeuden lekuetan identitateak sortzen aritu dira; leondarrak izateaz, nafarrak izateaz, balearrak izateaz, kataluniarrak izateaz aritu dira? Euren enpresak hondatzen joan daitezen ahalbidetu dute, euren enpresariei zergak indiskriminaziorik gabe igotzen joan dira, ez dute inolako politika sortzailerik proposatu, eta beren gazteak eta ekimen pribatua Madrilen moduko beste erkidego batzuetara joatea ahalbidetu dute ".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!