Aurrekontu proiektuari buruzko irizpena onetsi du parlamentuak

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 19a, 19:09
  • Aurrekontu proiektuak 4.573.798.028 euro aurreikusten ditu. 
  • Lege proiektua Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da otsailaren 27an. 

Ekonomia eta Ogasun Batzordeak 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuari buruzko irizpena onetsi du gaur, zeinetan 4.573.798.028 euroko kredituak bildu diren,  PSN eta EH Bilduk adostutako gehikuntzaren (16.745.000 euro) ondoren gastu-muga baino 5.470 euro gutxiago.

Irizpena sinatu ondoren, 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da otsailaren 27an. Zuzenketa eta boto partikularrei eusteko epea hilaren 21ean (ostirala) amaituko da, 12:00etan.

Otsailaren 10etik 14ra bitartean Batzordeak legearen testu artikulatuari dagozkion zuzenketa guztiak eztabaidatu ditu, bai eta departamentu hauen gastu-partidei aurkeztutakoak ere. 955 zuzenketa eztabaidatu dira —horietatik 152 in voce aurkeztu dira—, eta 269 onetsi dira; denak, guztiek sinatu duten bat izan ezik, PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk izenpetu dituzte. Guztira 22.628.540 euro egiten dute.

269 zuzenketa eginez, 4.573.798.028 euroko kredituak bildu dira (gastu ez-finantzarioan 16.739.530 euroko gehikuntza izan da, gastu muga baino 5.470 euro gutxiago). Gastu ez-finantzarioaren muga 2019ko aurrekontuekin alderatuz %5,9 hazi da, 4.016.552.285 eurokoa izan zen eta beraz, 240.015.738 eurokoa da desberdintasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!