Gaur abiatuko da Osasuna auziaren epaiketa

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 20a, 07:45
Miguel Artxanko, espetxetik irten zen egunean.

Bi partida erosi ote zituzten aztertuko dute: Betis-Valladolid eta Osasuna-Betis.

Gaur abiatuko da Osasuna auziaren epaiketa, 9:30etan, Nafarroako Auzitegiko 2. Aretoan, eta aurreikuspenen arabera ostegunera arte, hilak 27, iraunen du. Auzipetuen aulkian, 11 lagun eseriko dira. Osasunaren zuzendaritzako sei kide ohi, eta Betis taldeko bost jokalari ohi. Bidegabeko jabetzea eta bi partidaren emaitza moldatu izana leporatzen diete. Zehazki, Betis-Valladolid eta Osasuna-Betis. Fiskaltzak 3 eta 14 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du haien aurka.

Auzipetuen aulkian izanen dira, beraz, Osasunako kudeatzaile ohi Angel Bizkai, presidente ohi Miguel Artxanko eta haren zuzendaritza batzordeko hiru kide: Juan Pascual, Txuma Peralta eta Sancho Bandres, eta Osasuna Fundazioaren presidente ohi Diego Makirriain. Haien ondoan eseriko dira Antonio Amaia, Jordu Figueras eta Xavi Torres Betiseko jokalari ohiak eta Albert Noila eta Cristina Valencia higiezin agenteak.

Zigor eskaerarik handiena Bizkairen aurkakoa da (14 urte eta 4 hilabete). Antzekoa da Artxanko, Pascual, Peralta eta Bandresena (14 urte). Makirriain, Amaya, Figueres eta Torresen aurkakoa 4 urtekoa da. Eta Noilaren eta Valenciren aurkakoa, 3 urtekoa.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!