Espainiako Gobernu berriaren Ministroen Kontseiluak gaur egin du lehen bilera, eta Nafarroako Parlamentuak aho batez onartutako Foru Berriaren eguneraketaren zenbait agindu errekurritzea erabaki dute.
Konstituzioaren kontrakotasun-errekurtsoa jartzeko akordioa onartu dute; izan ere, Espainiako Gobernuaren ustez, Nafarroako legearen zenbait alderdik "Konstituzioak Estatuaren eskumen esklusibotzat jotzen dituen eskumenak" inbaditzen dituzte.
Erregistro eta tresna publikoak antolatzeari buruzko estatuaren eskumena urratzen da Espainiaren ustez72, 471, 483 eta 544 legeetan. Nafarroako arauaren 11. eta 12. legeek legeen gatazkak konpontzeko arauei buruz Estatuak duen eskumena urratzen dela argudiatu du eta 511 eta 495. legeek kontratuko betebeharren oinarrien gaineko estatuaren eskumenari eragiten diotela, eta hori ere "Estatuaren eskumen esklusibotzat" jotzen du.
Espainiako eta Nafarroako Gobernuek gaiaren inguruan negoziatu dute, baina akordiorik gabe amaitu da prozesua.
Nafarroako Foru Berria aldatzeko eta eguneratzeko foru legea aho batez onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, martxoan.