Kamioiak mugatu ala bidesariak ezarri? N 121 errepideari buruzko eztabaida parlamentuan

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 13a, 13:51

Asteburuko istripu larriak berriz ere piztu du Iruñea eta Behobia lotzen dituen errepidearen gaineko eztabaida. Alderdi guztiek bat egin dute N121aren arriskuaz hitz egiten, baina konponbideak ezberdinak dira batetik bestera. Urtarrilaren 28an Nafarroako Gobernuak Errepideen Mahaira deitu ditu alderdi guztiak.

Gaur egun, ‘2+1’ irtenbidearen alde egiten du Gobernuak eta aurten obrak eginen ditu zenbait tokitan. Honen arabera bi errail izanen dira, bana norabide bakoitzean, baina zenbait puntutan, aurreratzeko, hirugarren errail bat izanda. Navarra Sumak ez du konponbide hau ontzat jotzen, etorkizuneko garapena mugatuko lukeelako. Eskuinaren soluzioa ohikoa da, porlanarena, N121 errepidea autobide bihurtzea proposatu baitute.

Baina azpiegituraz gain, errepide horren garraio isuriak ere kezka pizten du. Geroa Baik eta EH Bilduk, kamioien gehiegizko zirkulazioari heldu behar zaiola defendatu dute. Geroa Bairen kasuan, zenbait egun eta orduetan kamioen zirkulazioa mugatzea proposatzen dute. EH Bildun aldiz, poltsikoetara begiratu eta N 121ak beharrezkoak dituen obrak ordaintzeko, kamioendako bidesarien aukera ez dute baztertzen.

Erlazionatuak

Bi gazte hil dira Olaguen, auto istripuan

Euskalerria Irratia 2020 urt 13 Nafarroa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!