Pirinioak eta Ameskoa populazioa galtzen ari dira

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 13a, 13:29
Zudaire herria, Ameskoan, (Argazkia: Miren Arizaleta)

Foru Gobernuak Montejurran, Zangozan eta erdialdean despopulazioa geldiarazteko neurriak iragarri ditu

Nafarroako Gobernuak "landa inguruneko despopulazio arriskua" onartu du, erkidego osoko batez besteko datuak kezkagarriak izatetik "urrun" dauden arren. Horregatik, lehentasunezko jarduerak iragarri ditu Montejurra, Zangoza, Erdialdeko Eremua, Pirinioak eta Prepirineo eskualdeetan.

Hala aurreratu dute astelehen honetan Bernardo Ziriza Lurralde Kohesio kontseilariak, Jesus Mari Rodriguez Toki Administrazio eta Despopulazio zuzendari nagusiak eta Luis Campos Errealitate Sozialaren Behatokiko zuzendari nagusiak, "Nafarroako lurralde desberdintasunen diagnostikoa: erronkak eta proposamenak" agiria aurkeztu dutelarik.

Zirizaren esanetan, "oro har, Nafarroan biztanle kopuruak gora egiten badu ere eta despopulazio arazo larri bati buruz hitz egiterik ez dugun arren, badaude eremu ahulagoak non dagoeneko populazioaren atzerakada antzeman den".

Hauek Pirinioak eta Ameskoak izango lirateke, hauek ere zahartze maila handiagoa eta dentsitate txikiagoa erakusten dutelarik Zangoza eta Ega-Montejurrarekin batera.

Konponbideei heltzeko, Gobernua dagoeneko lanean ari da despopulazioaren aurkako Sailarteko Batzordearen esparruan, eta jarduera zehatzak definituko dituen estrategia batean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!