Guzman Garmendia Nafarroako Gobernuko Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiak adierazi duenez, 2030erako Nafarroako Estrategia Digitala prestatzen ari dira; uda honetan argitaratuko dute, eta "datozen 10 urteetarako helburu argiak ezarriko ditu, ez legealdi baterako soilik”.
Navarra Sumak eskaturiko agerraldi parlamentarioan, Garmendiak nabarmendu du zuzendaritza nagusiak "berdintasun digital jasangarrian oinarrituriko Nafarroa batera iristeko" helburua duela. Eta azpimarratu du digitalizazioak "Nafarroako pertsona guztiengana iritsi behar duela, eta inklusiorako eta lurralde orekarako funtsezko elementua izan behar duela".
Garmendiak azaldu duenez, xedea da 2030ean Nafarroak edukitzea "administrazio %100 digitala, paperik gabea, mugikortasunean integratua, herritarraren zerbitzura, bikoiztasunik gabea era guztiz gardena".