Kongresuan EH Bilduk esandakoak gaitzesteko asmoan bakarrik geratu da Navarra Suma

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 7a, 13:57

Adierazten instituzionala eraman du Na+-ek Parlamentura azken egunotan Madrilen izan den eztabaida eta jarrera sutsuak Nafarroara ekartzeko. Ez du babesik izan eta beste alderdi guztiek kontra bozkatu dute Mertxe Aizpurua EH Bilduko bozeramaleak esandakoak estatuko instituzioen kontrako erasoa zela zioen adierazpenean.

PSN-k bi puntuetan babestu du eskuinaren adierazpena, estatuko instituzioen defentsan eta terrorismoaren argi gabeko kasuen argitzearen alde azaltzen ziren puntuetan. Beste alderdiek ez dute baiezkorik eman.

Madrilen azken egunotan egiten ari den inbestidura plenoan entzundakoak eta gertatutakoak salatu dituzte alderdi gehienek. Eskuinaren gehiegikeriak, itxurakeriak, oihuak eta erasoak aipatu dituzte, demokrazian onartezinak direla aipatuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!