Irratsaioaren atarikoan, EH Bilduko nafar diputatu Bel Pozueta elkarrizketatu dugu. Osasunak igandean Vigon jokatu zuen partiduaren analisia ere egin dugu. Star Wars zinema sagaren inguruko erakusketa zabalik da egunotan Iruñeko Baluarte jauregian. Aitor Zandueta Makilakixki Jedi maixuarekin pasa den astean bertan egin genuen erreportajea aireratu dugu. Tatiana Agirreaga, irratiko coachingaren eskutik gaurko saioari errematea. Urtarrileko aldapaz aritu gara.