Zenbatekoa da nafar diputatu eta senatarien ondarea?

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 26a, 14:09

Diputatu eta senatarienondare eta errenten aitortza ikusgarri dago Espainiako Diputatuen Kongresuko eta Senatuko webguneetan. Hauexek dira zenbakiak.

Espainiako Kongresuak eta Senatuak, azken hauteskunde orokorren ondoren, parlamentuko ordezkariek deklaratutako banku gordailu guztien saldoa eguneratu dute. Informazio hori kontsulta publikorako eskuragarri dago bi ganberen webguneetako "interesen erregistroak" eta "ondare-ondasunen eta errenten aitorpena" ataletan.

Erregistroan agertzen diren datuak, zenbateko handienetik txikienera, honako hauek dira:

Senatariak

  • Koldo Martinez (Geroa Bai): 450.000 euro.
  • Alberto Catalan (Navarra Suma): 62.707,19 euro.
  • Amelia Salanueva (Navarra Suma): 52.370 euro.
  • Toni Magdaleno (PSN): 42.000 euro.
  • Ruth Goñi (Navarra Suma): 37.453, 53 euro.

Diputatuak

  • Sergio Sayas (Navarra Suma): 112.448 euro.
  • Bel Pozueta (EH Bildu): 91.735,06 euro.
  • Ione Belarra (Unidas Podemos): 42.719,49 euro.
  • Santos Cerdan (PSN): 22.000 euro.
  • Carlos Garcia Adanero (Navarra Suma): 5.440,54 euro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!