Lesbosetik iritsi berri dira Carlos Marti eta Imanol Iradi suhiltzaileak. Moria izeneko kanpalekuan bizi izandakoaren berri eman digute. Nafar Guidariak egitasmo berria ezagutu dugu. Nafarroako historiaren berri euskaraz emateko sortu dute Ainhoa Elizalde eta Arantza Baionak, eta aurki jarriko dute martxan. Opor egunetarako beste proposamen batekin amaitu dugu saioa. Igantziko Irrisarri Land parkean izan gara, Joxe Elgorriaga gerentearekin.