Zaballako espetxeak adierazi duenez, biak egunero atera ahal izango dira kartzelatik lana egiteko edo formatzeko. Gaua barruan pasatu beharko dute eta asteburuak kanpoan igaroko dituzte. Lehenengoa aste honetakoa. 11:30ak inguruan atera dira epetxetik.
Abadi hiru urte eta erdiko kondena jarri zioten; Urrizolari, lau urte eta bi hilabetekoa. Beste bost gazteak zazpi urte eta erdi eta bederatzi urte eta erdi arteko zigorrak betetzen ari dira.