Gainera, EH Bilduk 2015 eta 2018 urteen artean amatasun atxikipenak jasotzen zituztenei kenkari fiskalak ezartzeko legearen alde bozkatu edo abstenitu egingo da, eta bi lege-proiektu horiek aurrera atera litezke Legebiltzarreko osoko bilkuran egingo duten behin betiko bozketan.
Aldiz, indar abertzaleak atzera botako du enpresa ondareari zerga kentzeko proposamena, eta, beraz, azken ekimen hori onartua izan dadin Nafarroako Gobernuak Nafarroa Sumaren babesa beharko du.
Gobernuak, EH Bilduk mahai gainean jarritako sei puntuetan konpromezua hartu du, beraz indar abertzalea ez da oztopo izanen fiskalitate arauak aurrera ateratzeko.