Kongresuan talderik gabe geratu dira UPNko bi diputatuak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 13a, 12:19

Espainiako Diputatuen Kongresuko mahaiak atzera bota du 'España Plural' talde parlamentarioa osatzeko eskakizuna. UPNk, Coalicion Canariak, Kantabriako Alderdi Erregionalistak eta Teruel Existek egin zuten eskaria. UPN, Navarra Suma koalizioan aurkezteagatik

Diputatuen Kongresuko talde mixtoa ez da bitan banatuko. UPNk, Coalicion Canariak, Kantabriako Alderdi Erregionalistak eta Teruel Existek alde batetik eta Junts, Más País, Compromísek eta BNGk banaketa eskatu zuten, talde handiegia kudeazina litzatekeela argudiatuz. Kongresuko mahaiak ez du eskaria eskatu, erreglamenduaren kontra doalako. Batetik, bere txostenak gogorarazten du Ana Oramas Coalición Canariaseko diputatua ez zela bakarrik aurkeztu, Nueva Canarias koalizioan baizik, eta aliantza ez zela botoen %15era iritsi irletan. Eta, bestetik, zalantzan jartzen du UPNk Navarra Sumako bere bazkideen taldeetatik, PP eta Ciudadanos alegia, bereizitako talde bat osatzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!