Pentsionista behartsuen egoeraz ohartarazi du CCOO sindikatuak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 10a, 13:49

Nafarroako pentsionisten egoera, estatukoena baino hobeagoa den arren, datuak xehe xehe begiratzen badira, egoera latzak azalerazten dira gure inguruan ere. Sexuen arteko arrakala nabaria, pobrezia, bakardadea…

CCOOren txostenak dioenez, Nafarroan batez besteko pentsioa Estatuko batez bestekoa baino handiagoa den arren, pentsioek "baxuak izaten jarraitzen dute". Hala, sindikatuak ohartarazi du Nafarroako pentsio guztien %42,3 hilean 800 eurotik behera dagoela. Guztira 58.090 pentsio dira, eta horietatik 11.707 (%8,5) "hilean 400 eurora ere ez dira iristen".

Era berean, txostenaren arabera, pentsioen %53 ez da mileuristara iristen, eta, modu horretan, 73.044 pentsio kontributibo hilean mila eurotik beherakoak dira.

Bestalde, sindikatuak ohartarazi du dagoen genero-arrakala "izugarria" dela, eta horren jatorria, bere ustez, "50 eta 64 urte bitarteko emakumeen partzialtasun eta behin-behinekotasun handia" dela.

Ildo horretan, sindikatuak ohartarazi du soldata-arrakala, okupazio-tasaren arrakala eta partzialtasun-arrakala "betikotzen" direla emakumearen lan-bizitzan zehar, eta "erretiroa hartzeko unera ere iristen dela". Adierazi duenez, "Kotizazio lasterketan emakumea bereziki kaltetua ateratzen da"; izan ere, emakume baten batez besteko pentsioa 872 eurokoa da, eta gizonarena 1.412koa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!