Koldo Martínezek, pasa den abenduaren 3an Foru Komunitateko Senatari autonomiko kargua hartzeko, parlamentari izateari uko egin ziola eta, bere ordez sartuko da Geroa Bai talde parlamentarioan.
Ekitaldi hori erakunde-aretoan egin da. Parlamentari berriak karguaren promesa egin du, Parlamentuko lehendakari Unai Hualde, Inma Jurío lehen Lehendakariordea, Yolanda Ibáñez, bigarren Lehendakariordea eta Juan Luis Sánchez de Muniáin lehen idazkaria aurrean zirela.
Ansak honako formula hau erabili bere karguaren promesa egiteko: “Prometo por mi conciencia y honor respetar en todo momento el régimen foral de Navarra, acatar la constitución, las leyes y cumplir fielmente las obligaciones propias del cargo de parlamentaria foral”.
Pasa den maiatzaren 26an ospatutako Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan hamaikagarren postuan joan zen Ana Ansak, horrenbestez, foru parlamentari osoa izateko erregelamenduzko baldintzak beteko ditu.
Ana Ansa medikua da, Zizur Nagusian jaioa eta bertako bizilaguna. 2016ko martxotik Geroa Bai koalizioaren barnean dagoen Zabaltzen taldeko lehendakaria da, lehenago koordinatzailea izan zen, baita Osasun eta Kultura lan taldeetako arduraduna ere. Nafarroa Bairen barnean independente gisa hasi zuen bere bidea politikan.
Kargua hartzeko ekitaldian izan dira Uxue Barkos, María Solana, Jabi Arakama, Mikel Asiáin, Blanca Regúlez, Pablo Azcona, Isabel Aranburu, Koldo Martínez (Geroa Bai), Isabel Olave (Navarra Suma) eta Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu).