Esparzarentzat "iraina" da gobernuak EH Bildu eta Nafarroa Suma "berdin tratatzea"

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 28a, 08:03

Esparza, artxiboko irudi batean

Aurrekontuak negoziatzeko bileran, Txibite lehendakariari esan dio EH Bilduren eta beraien artean aukeratu behar duela

"Presidenteari Navarra Sumaren ezinegona helarazi diot, EH Bilduren parean jartzen garelako, eta Navarra Suma ez delako EH Bilduren gauza bera. Navarra Suma, ikuspuntu etikotik, demokratikotik, askatasunen defentsatik, EH Bilduren argi urteetara dago ", adierazi du Esparzak kazetarien aitzinean, Txibiterekin bilera egin ondoren, eta lehendakariak jarraian EH Bildurekin bilera eginen zuen jakitun. "Hain ezberdinak diren bi alderdi politiko berdin tratatzea, eta hori irain eta errespetu falta handitzat jotzen dugu", gaineratu du.

Esparzak azaldu du arduragatik joan direla bilerara: "Erantzukizunagatik etorri gara bilerara, herritarrentzat onena dena defendatzen jarraituko dugulako, eta presidenteari jakinarazi diogu aukeratu beharko duela, edo Nafarroa Sumarekin akordio batera iritsi edo EH Bildurekin akordio batera iritsi, ez duela beste aukerarik izango". "Nire ustez, berak badaki aukeratu egin behar duela", gaineratu du.

Esparzaren hitzetan, “EH Bildu ez da alderdi politiko bat gehiago, askatasunaren ikuspegitik ibilbide garrantzitsu bat falta zaio". "Nafarroa Sumak ETAk erailak ditu eta eh Bilduk hilketa horiek txalotzen zituzten pertsonak ditu", azaldu du.

Navarra Sumaren bozeramaileak gaineratu duenez, sozialisten eta abertzaleen arteko bilera hori "EH Bilduren eskakizuna da; izan ere, lehen aurrekontuak onartzen laguntzeko, bilera publiko bat egin behar zela ohartarazi zuen, beraz, EH Bildurentzat helburua beteta".

"Nafarroak erkidego lehiakorra izan behar du fiskalki"

Javier Esparza ere zerga politikez mintzatu da, honako hau adierazteko: "Funtsezkoa da Nafarroako familiek zerga gehien ordaintzen duten familia espainiarrak izateari uztea, eta klase ertain eta langileak zigortuak izaten ez jarraitzea". "Nafarroak lehiakor izateari utzi dio, erakargarri izateari utzi dio, eta uste dugu egoera horri buelta eman behar zaiola, fiskalki lehiakorra den erkidego bat egin behar dela, horrek enplegua sortzen lagunduko digulako", adierazi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!