Etxeak eta hilobiak Bernardo Atxagaren azken nobela. Idazle asteasuarra elkarrizketatu dugu saioaren atarikoan. Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Maria Solana eta EH Bilduko Bakartxo Ruiz elkartu ditugu. Musika protagonista saioaren bigarren zatian. Beietz taldeko kideak elkarrizketatzeko parada izan dugu eta haien doinuak zuzenean eskaini dizkigute. 'Ikusi arte, agur' esan du Berri Txarrak taldeak. Xabier Agirre filosofoak Gorka Urbizuren abesti zenbaiten letren azterketa egin du.