Tokiko maparen erreformari konstituzio-kontrakotasuneko helegiterik ez jartzea adostu du Nafarroak Espainiarekin

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 26a, 14:21

Gatazka apirilean hasi zen, Espainiako Gobernuak Nafarroari negoziazioak hasteko eskatu zionean lege berria konstituzioaren aurkakoa izan zitekeela ulertzen baitzuen.

Nafarroaren eta Espainiaren arteko Lankidetza Batzarrak akordio bat itxi du, non saihesten den Espainiako Gobernuak konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsorik jartzea tokiko mapa erreformatzeko foru legeari, plangintza orokorreko mankomunitateei dagokienez (toki-eskumeneko zerbitzuen prestazioa koordinatzeko erakundeak).

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak parlamentuko batzorde batean jakinarazi duenez, akordioak "Nafarroako Toki Administrazioaren erregimenaren erregulazioan foru eskumen historikoaren izaera" aitortzen du.

Gatazka apirilean hasi zen, Espainiako Gobernuak Nafarroari negoziazioak hasteko eskatu zionean; izan ere, ulertzen zuen tokiko mapa erreformatzeko legea, plangintza orokorreko mankomunitateen atalean, konstituzioaren aurkakoa izan zitekeela, oinarrizko araudia ez den beste modu batean arautzeagatik eta tokiko autonomiari eragiteagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!