Maria Txibite, Nafarroako Lehendakariak, foru Gobernuak hezikidetzarekin eta SKOLAE programarekin duen konpromisoa azaldu du gaur Madrilen emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguneko ekitaldi instituzionalean. Ekitaldian, Isabel Celaá, jarduneko ministroak, Txibite Lehendakariari, Lehendakaritzako, Gorteen Harremanetarako eta Berdintasunerako Ministeritzak “genero indarkeriaren aurkako heziketa eta sentsibilizazio” kategorian SKOLAEri eskainitako saria eman dio.
Gaur goizean, Madrilgo Mataderoko Azcona de la Cineteca aretoan egindako ekitaldian, Nafarroako presidenteak eskerrak eman dizkio ministerioari "positiboki egindako eta eraikitako eta geratzeko jaio den programa batengatik" emandako aintzatespenagatik, eta plana idatzi zuten profesional-taldeari eta gaur egun zabaltzen dutenei ere eskerrak eman dizkie. Gainera, azpimarratu duenez, "SKOLAE hezkidetzarekin, indarkeria matxistarik gabeko berdintasunezko gizarte batekin eta sexu-abusurik eta sexu-erasorik gabeko gizarte batekin dugun konpromiso komuna da. Gizarte askeago eta justuago baten alde, horrela berdintasunean hezten, hazten, garatzen eta elkarbizitzen den gizartea delako".
Txibite presidenteak azaldu duenez, programa funts publikoak jasotzen dituzten zentro guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du Nafarroako Gobernuak, "hezkidetza, hezkuntza afektibo-sexuala eta osasun sexuala programa horren aurka dauden sektoreek ere ulertu eta onartu behar dute", eta gaineratu duenez, "erresistentzia hori ezin dugu alde batera utzi, hezkuntzak emakumearen aurkako indarkeriaren datu kezkagarrietan duen eragina ukatzen duelako, Ikusi nahi ez izatea da
SKOLAE programak 250.000 euroko aurrekontua du urtean, eta haren helburua ikasle guztiek beren bizi-proiektua aukeratu ahal izan dezaten lan egitea da, aukera-askatasunetik eta aniztasunetik abiatuta, genero-baldintzatzailerik gabe, desberdintasunak identifikatzen eta horien aurka borrokatzen ikasiz.
Hezkuntza Sailak bultzatzen duen hezkidetza-proiektua 2017-18 ikasturtean jarri zen martxan pilotajearekin Nafarroako 16 ikastetxe publikotan, eta gaur egun 163 ikastetxek aplikatzen dute programa. Gainera, 2.000 irakasle ari dira prestakuntza garatzen, eta 45 lagunek tutoretza ematen diete programa garatzen duten irakasleei.