Euskal Herria Bilduk, ez du gaizki hartu gonbitea, hori bai argi utzita, proiektua aurrerakoia nahi baldin bada, Navarra Sumarekin hitz egitea zentzurik ez duela. "Garrantzitsuena da zer adosten den" adierazi du Bakartxo Ruizek.
Zentzu berean mintzatu dira bai Geroa Bai, baita Ahal Dugu ere. Uxue Barkosek begi onez ikusi du gonbitea eta logikoena iruditzen zaio, EH Bildurekin aurrekontuak adosten saiatzea. Navarra Sumarekin zailago ikusten du. "Eskuinak orain arte ez du negoziatzeko borondate askorik erakutsi" azaldu du Barkosek, "Ciudadanos tartean egonda gainera, nola adostu estatuari egin beharreko ekarpena?".
Jarrera askoz ere gogorragoa erakutsi du Izquierda Ezkerrak. Bere burua gobernutik geroz eta urrunago ikusten dute eta horren adibiderako, azken asteotan ezagutu diren fiskaletatearen gaineko neurriak aipatu ditu Marisa De Simonek. Negoziazio bilerei dagokionez argi adierazi du, Navarra Sumarekin edozein partida adosten bada, beraiek aurrekontuen kontra bozkatuko dute.