Indarkeria matxista gaitzesteko atera dira kalera erakundeetako ordezkariak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 25a, 14:04

  • Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren karietara, hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu dituzte gobernu eta udal ordezkariek, helburu bakarrarekin: indarkeria matxista arbuiatzea.
  • Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak deituta, manifestazioa egingo dute arratsaldeko 20:00etan, Gaztelu plazatik abiatuta.

Nafarroako Gobernua, Parlamentua eta Espainiako gobernuko delegazioak, deialdi bateratuan, elkarretaratze isila egin dute gaur goizean, Nafarroako Jauregiaren atariaren aurrean.

Maria Txibite presidentean ez da ekitaldian egon, Madrilen baitzegoen, Skolae programarengatik sari bat jasotzen, baina elkarretaratzea amaitzerakoan Javier Ramirez gobernuko bozeramaileak eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak hitz egin du. Konpromisoa adierazi du gobernuak bere esku dituen bitarteko “guztiak” jartzeko genero indarkeriaren aurka, eta hori aurrekontuetan gorpuztuko dela ziurtatu du.

Unai Hualde parlamentuko burua era mintzatu da: erakundeek gaurko egunean bat egin izanaren garrantzia nabarmendu du, eta horrekin batera, bihartik aurrera ere lanean jarraitzen jarraitzeko beharra.

Bestalde, Iruñeko Udaleko kideak ere elkartu dira gaur goizean, udaletxearen aurrean, eta hilaren 14ko osoko bilkuran onartu zuten adierazpen instituzionala irakurri dute. Testu horren bitartez, udalak “indarkeria sexista mota oro” gaitzetsi du, eta konpromisoa hartu du lanean jarraitzeko “emakumeenganako biolentzia eta zaurgarritasun egoerak eragiten duen berdintasun ezaren” aurka. Aurten, gainera, dei berezia egin nahi izan diete gizonezkoei, mugi daitezen; beren pribilegioei uko egin diezaieten eta indarkeriaren aurkako jarrera aktiboa har dezaten.

Manifestazioa, 20:00etan

Erakundeetatik harago, arratsaldeko 20:00etan izango da eguneko hitzordu nagusia: Indarkeria Sexistaren Aurkako Plataformak deituta, manifestazioa egingo dute, Gaztelu plazatik abiatuta, ‘Dena esana dago’ lelopean. Baina, horrez gain, izango dira beste deialdi batzuk ere: zenbait auzotan, adibidez, 19:00etan bilduko dira elkarrekin joateko 20:00etako martxara. Horrez gain, udaletxeko fatxada morez argiztatuko dute arratsaldeko 18:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!