Olga Comes Donibaneko presoaren senitartekoek auto istripua izan dute kartzelatik bueltan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 25a, 07:55

Asturiasko Villabonako espetxetik bueltan zirela, auto istripua izan dute Olga Comesen senitartekoek. Altubeko mendatean, furgoneta bidetik atera egin zen eta hesi baten kontra talka egin zuen. Etxerat elkarteak protesta antolatu du gaur 20:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean.

Eguraldia txarra izan da asteburuan eta zaildu du errepideetan ibiltzea. Olga Comes Donibaneko presoaren senitarteak Villabonatik zetozen, Asturiasetik, 440 kilometroko bidaia. Altuben gora, furgonetak irrist egin eta bidetik atera egin zen. Presoaren bi senide zeuden kotxe barruan, haietako bat adin txikikoa gainera. Bisita egiterako bidean, Comesen senitartekoek izaten duten hirugarren istripua izan da.

“istripu honek, dispertsioarekin berehala amaitu behar dela erakusten du” adierazi du Etxerat elkarteak. Gaur, gertatutakoa salatu eta dispertsioarekin amaitzeko eskatzera dei egin dute, 20:00etan Gobernu ordezkaritzaren aurrean eginen den elkarretaratzean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!