Sanferminetako bortxaketaren epaiak zabaltzen duen mezuarekin “pozik” agertu da gobernua

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 20a, 13:54

Epaiak "gizarte osoari bidaltzen dion mezuagatik" pozik agertu da Javier Remirez gobernuko bozeramailea. 

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramailea "pozik" agertu da 2016ko Sanferminetako talde bortxaketa grabatzeagatik bi kide zigortzen dituen epaiaren ondore, “gizarte osoari, eta, zehazki, horrelako ekintzak egin nahi dituzten gizarteko sektoreei, bidaltzen zaien mezuagatik".

Gobernuaren bilkuraren osteko prentsaurrekoan, Remirezek modu "positiboan" baloratu du epaia, eta adierazi du "eskatutako espetxe zigorrik handienak eta Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak eskatutako isunik handiena" ezarri zaizkiela.

Bozeramailearen hitzetan, "zero tolerantzia” adierazi du “jarrera matxistekin eta sexu erasoen maila gorenarekin". Halaber, epaia aztertuko dutela jakinarazi du, eta "gerora errekurritu daitekeen ekintzaren bat bada, aztertu egingo da".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!