Espainiako erregearen bisitaren kontrako protesta antolatu dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 18a, 08:20

Nafarroako Enpresarien Konfederazioak gonbidatuta, Iruñean izanen da bihar Felipe VI. Espainiako erregea. Manuel Torresi enpresarien urrezko domina jartzeko ekitaldian parte hartuko du. Iruñean, Borboia ongi etorria ez dela aldarrikatzeko protesta antolatu dute goizeko 11:00etan autobus geltoki zaharrean.

“Ez ditugu onartzen! Gurea Euskal Errepublika” lelopean elkarretaratzera deitu dute Espainiako erregearen bisitaren kontra protesta egiteko. Enpresariek gonbidatuta izanen da Iruñean Borboia, MTorres taldeko presidenteari urrezko domina jartzeko. Kapitalismoa eta monarkiaren kontrako aldarrikapena izanen dela adierazten dute, sare sozialetan zabaldutako kartel batean. Enpresarien ekitaldia goizeko 11:30ean izanen da Baluarten.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!