Erik Abereh eta Mikel Uraken kantariek Katakraken emanaldia eskainiko dute Redstone zikloaren baitan. Bi artistok elkarrizketatu ditugu. Igandeko hauteskundeen emaitzak aztergai kazetarien solasaldian bi lagunekin: Berriako Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diaz. Azken egunotan hainbat kazetarik eta politikarik eginiko adierazpen bitxiak bildu dizkigu Unai Lako erreportari agoiztarrak. No os importe matar liburua aurkeztuko du aste honetan Sabino Cuadra egileak. Horren aurretik elkarrizketa egin diogu.