Nafarroan 47 emakume artatu dituzte urrian, indarkeria matxistagatik

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 12a, 10:51
Indarkeria matxistarenaurkako elkarretaratzea, Iruñean.

Foruzaingoak 19 kasutan esku hartu zuen ofizioz, eta gainerako 28etan aurretik salaketa aurkeztu zuten

Foruzaingoak 47 emakume artatu zituen urrian indarkeria matxistagatik, 19 kasutan ofiziozko jarduketen bidez, eta gainerakoetan salaketen bidez. 47 egitate horietatik 3 sexu-indarkeriagatik izan ziren, 2 indarkeria fisikoagatik, 22 indarkeria fisiko eta psikologikoagatik, 12 urruntze-agindua urratzeagatik eta 8 indarkeria psikologikoagatik. Egun, Foruzaingoak 369 emakume artatzen ditu Nafarroan, segimendu eta babesekimenen bidez.

Iruñeko Merindadean indarkeria matxistako 22 ekintza izan ziren, Tuteran hamabost, Lizarran hiru eta Erriberrin zazpi. Delitu horiek jasan zituzten emakumeen adinak 13 eta 75 urte bitartekoak dira, eta kasuen erdietan baino gehiagotan biktimek seme-alabak zituzten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!