Elizak 22,1 milioi euroko aurrekontua du Nafarroan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 16:40
Iruñeko katedrala (Argazkia: Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutza)

Eliza katolikoak 22,1 milioi euroko aurrekontua du Nafarroan. Diru horren %72 fededunen dohaintza zuzenetatik eta pertsona zehatz batzuen ekarpenetatik dator.

Elizbarrutiaren Eguna dela-eta asteburuan argitaratutako datuen arabera, diru honekin 2.810 bataio, 3.588 lehen jaunartze, 2.388 baieztapen eta 595 ezkontza egin ahal izan dira.

Gainera, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutian, inspirazio katolikoko 44 ikastetxe daude, 36.610 ikasle artatzen dituztenak, eta Elizak 115 gizarte zentro bultzatzen ditu, 31.501 pertsona artatuz; horien artean, 1.313 adinekoak, gaixo kronikoak eta ezintasunen bat duten pertsonak daude, eta bazterketa sozialean dauden 19.166 pertsona, betiere Artzapezpikutzak jakinarazitako datuen arabera.

Jarduera honetarako, Elizak Foru Komunitatean 350 apaiz, 3 diakono iraunkor, 25 seminarista, 1.685 katekista, 1.692 erlijioso, 242 moja, 735 parrokia (horietatik 682 landatarak) eta 20 monasterio ditu.

Horiei 682 misiolari eta zazpi familia gehitu behar zaizkie, munduko hainbat tokitan Ebanjelioa iragartzen dutenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!