Enplegu planaren sorkuntzan parte hartzeari baldintzak jarri dizkio LAB sindikatuak

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 14:02

Nafarroako Gobernuak, UGT-k, CCOO-k eta CEN-ek 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lanaldia ezarri eta emakumeen soldata arrakalarekin amaitzeko konpromezua har dezatela eskatu du LAB-ek.

Ostiralerarte epea du LAB sindikatuak, Nafarroako Gobernuak egindako gonbiteari erantzuteko. Pasa den astean, Manu Aierdi kontseilariak Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan enplegu plana osatzeko eginen diren bileretan parte hartzera gonbidatu zuen LAB. Sindikatu abertzaleak ez du erantzun eta ez du eginen, Nafarroako Gobernuak, UGT, Comisiones Obreras eta CEN-ek Nafarroako lan esparru propio eta langileendako baldintza duinak bermatzen ez diren bitartean.

Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluaren izaera bera salatu du LAB sindikatuak. UGT, Comisiones Obreras eta Enpresarien Konfederazioa diruz laguntzeko foroa dela dio LAB, beraz zentzugabekeria da berriz ere Kontseilua berpiztea.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!