A10 Hauteskundeak

EH Bilduk diputatua lortu du, PSNren bizkar

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 11a, 07:58

9:00etatik aurrera, saio berezia Euskalerria Irratian. Iñaki Iriarte, Bel Pozueta eta Ainhoa Aznarez elkarrizketatuko ditugu, besteak beste.

EH Bilduk dipuatua lortu du, PSNren bizkar. Horixe da Azaroaren 10eko Espainiako Kongresurako hauteskundeek Nafarroan utzi duen berrikuntza nagusia, emaitzak apirilaren 28koekin alderatuz gero. Bel Pozueta diputatua izanen da. Conchi Ruiz, PSNren zerrendako bigarren hautagaia, ordea, ez.

Igoera nabarmenenea, beraz, EH Bilduk izan du: 9.747 boto gehiago lortu ditu, duela zazpi hilabete baino. Nondik atera dituen aztertzeko tenorean, faktore asko hartu beharko lirateke kontuan. Nolanahi ere, badira argigarria suerta daitezkeen datuak: EH Bilduk ia 5 puntu egin du gora. Geroa Baik hiru galdu ditu. Elkarrekin Ahal Duguk beste bi. Beste datu bat: apirilean, EH Bilduren eta Geroa Bairen artean, 68.790 bozka erdietsi zituzten. Atzo, 69.009.

Elkarrekin Ahal Duguk 13.000 boto galdu ditu, baina beste erkidegoetan baino gutxiago jaitsi da, eta boto portzentaiari dagokionez, %16,3rekin onena lortu du, BAlear Uharteen atzetik (%17).

Geroa Bai galtzaile nagusietakoa izan da, bidean 10.000 boto galduz. Bistan da aurreko hauteskundeetan Bel Poueta diputatu izatetik horren hubil geratu izanak -Koldo Martinez horren urrun geratzearekin batera- ez diola batere mesederik egin. Datu adierazgarri bat: Vox haren aurretik geratu da, 6.000 botoko aldearekin.

Voxek mila boto inguru irabazi ditu apiriletik hona. Gorakada apala, estatukoarekin alderaturik. alderatuta. Irabazle, ohi denez.

Balirudike Nafarroan eskuin muturreko espazio soziologiko hori fidelagoa zaiola eskuineko indar nagusiari (kasu honetan, Navarra SUmari) estatuan baino: eskuinen koalizioak beste behin ere Kongresurako hauteskundeak irabazi ditu, nagusitasun handiz. Nolanahi ere, 9.000 boto gutxiago lortu ditu duela sei hilabete baino. Parte hartzearen jaitsierak eta Voxen igoerak azal dezakete hori.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!