Intsumisioaren parkean auzitegiak eraikitzea proposatu du Galvek

Euskalerria Irratia 2019ko azaroaren 6a

Intsumisioaren parkearen inaugurazioa

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko presidente hautatu berriak agerraldia egin du Parlamentuan

Joaquin Galveren irudikoz, egungo Justizia Jauregiak "ez du gehiagorako ematen”. NJANaren buruaren arabera, “erakundeetako ordezkari bakar bat ere ez dago proiektuaren aurka”, eta “legealdi honetan lortuko balitz, hobeki”.

Eraikin berriaz landara, Galvek azaldu du giza baliabideen premia larria ere badutela. “Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eskatu diogu lau plaza judizial sor ditzala Nafarroan”. Eta Lehen Instantziako 10 Auzitegia sortzea onartu digute”, azaldu zuen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!