Atzo 1.300 metro inguru kokatu zen elur maila eta Izaba eta Erronkarin elur malutak ikusi zituzten. Belaguako mendateko errepidea zuri geratu zen eta El Ferial eski gunean lehendabiziko elur zentimetroak pilatu ziren. 5 zentimetro baino gehiago neurtu zituzten arratsaldean. Zaraitzun ere elurra ikusi zuten, Abodin gehien bat pilatu ziren lehendabiziko elurrak.Aste bukaeran elurte gehiago espero da Pirineoetan.