Hezkuntza Sailaren arabera 2018ko lan-eskaintza publikoko 155 lanpostu ezin izango dira deitu

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 5a, 19:52
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria, artxiboko irudian. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)

Begoña Unzue Hezkuntza Baliabideetako zuzendari nagusiak azaldu duenez, "zenbait espezializazioetan eskaini daitekeena baino handiagoa da kontratazio egonkorraren ekaintza".

Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak astearte honetan adierazi duenez,  2018ko lan-eskaintzetan jasotako plazak egonkortu eta berrezartzeko Bigarren Hezkuntzako 155 plazek 7 milioi euro baino gehiagoko gastua ekarriko lukete.

Carlos Gimenok agerraldia egin du Parlamentuko batzordean, Hezkuntza Saileko LEParen berri emateko, eta honako hau adierazi du: "Ez dakigu aurreko urteetan Hezkuntzak zer irizpide erabili zuen 2017an eta 2018an onartutako eskaintzak espezialitateka eta hizkuntzaka banatzeko, baina irakaskuntzako LEPa berrikusteko beharrezkoa da sailak zehatz-mehatz aztertzea, une honetan dagoen aldi baterako kontrataziotik abiatuta".

Esan duenez, "azterketatik ateratzen diren eta hezkuntza-sistemaren behar egonkorretara egokitzen ez diren Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan negatiboak diren 155 plazen deialdiak berekin ekar dezake 1. kapituluan gastua urteko 7,3 milioi euro handitzea, irakasleen kidego horretan ezinezkoa baita praktiketako funtzionarioak beste espezialitate batzuetan birkokatzea". Sailburuaren hitzetan, "egonkortasun tasak birjartze tasetara aldatzeak ahalik eta segurtasun juridiko handiena dakar". Eta nabarmendu du "segurtasun juridikoaren esparruan" ari direla.

Azaldu duenez, "egonkortze plazak birjartzera aldatzea da kontua, eta Funtzio Publikoari eskatzen zaio azterketa juridiko bat egin dezala, eta ikusiko dugu zein den azterketa". "Sailaren nahia da lanposturik ez galtzea eta lan-eskaintza publikora ateratzea egonkortze bat lortzeko", gaineratu du.

Sailburuak gaineratu duenez, "2018ko lan-eskaintza publikoan sartutako guztizko plazen kopuruari eusteko, sailak 2019ko birjarpen-tasaren zati bat erabiliko du une honetan deitu ezin diren plaza negatiboak konpentsatzeko".

2019ko lan eskaintza

2019ko lan-eskaintza publikoaren proposamenari dagokionez, Carlos Gimenok esan du eskaintza berrian Hezkuntza Sailari esleitutako 337 plazetatik 155 Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan eskainiko liratekeela, eta 182, berriz, irakasleen kidegoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!