Navarra Sumak berreskuraturiko dietak bertan behera utziko ditu Iruñeko Udalbatzak. Joseba Asiron alkate ohiak eman dizikigu azalpenak magazinaren atarikoan. Kazetarien solasaldian Berriako Ion Orzaiz eta Gara egunkariko Martxelo Diaz aktualitateaz aritu dira. Francisco Francoren gorpua Erorien Haranetik atera zuten pasa den astean. Diktadorearen senide eta jarraitzaileek eginiko adierazpen hainbat hautatu ditu Unai Lako kazetariak gurean. Bihar, Erlauntza antzezlana taularatuko dute Gaiarre antzokian. Sara Cozar elkarrizketatu dugu David Bernues gure kolaboratzailearen laguntzaz.