Nafar bakoitzak 112 litro ur kontsumitzen ditu egunean

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 28a, 16:02

Bernardo Ciriza, Lurralde Kohesioarako kontseilariak, hasiera eman dio Tuterako Griseras ikastetxean uraren erabilera egokia sustatzeko NILSAk antolatutako ikasturteari.

INEk uraren hornikuntzari eta saneamenduari buruz argitaratutako azken estatistikaren arabera, Nafarroak 112 litro kontsumitu zituen biztanleko eta eguneko 2016an, EAErekin lehen postuan berdinduta. Herritar bakoitzak egunean 136 litro kontsumitzen ditu batez beste.

NILSA Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, Lurralde Kohesio Departamentuari atxikia eta Nafarroako saneamenduaren arduraduna. 1999tik, hezkuntza- eta kontzientziazio-programa oso bat eskaintzen du, interesa duen edonori zuzendua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!