Udaltzaingoak, Foruzaingoak eta Trafikoko Guardia Zibilak Nafarroako errepideetan furgonetak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpainarekin bat egingo dute urriaren 28tik 31ra. Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) bultzatutako kanpainaren helburua da ibilgailuen zirkulazio egokia, mantentze tekniko egokia eta gidatzen duen pertsonaren alkohol- edo droga-kontsumoa kontrolatzea.
Kontrolek furgoneten abiaduran, kargaren gehiegizko pisuan eta kokapen egokian, ibilgailuen akats teknikoetan, gurpilen egoera onean, segurtasun-uhalaren erabileran, gidatzerakoan telefono mugikorraren erabileran edo furgoneta gidatzen duen pertsonaren pertzepzioa aldatzen duten substantzien kontsumoan eragingo dute, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.