Bernardo Ziriza Lurralde Kohesiorako Kontseilariak iragarri zuenez, Belateko tunelen arazoari irtenbiderik onena eta zuzenena, beste bi tunel berri eta paralelo eraikitzea da. Halaxe azaldu zuen atzo Nafarroako Parlamentuan. “Apirilaren 29az geroztik Belateko tunelek ez dute betetzen Europar Batasunak exigitzen dizkigun segurtasun neurriak” azaldu zuen Zirizak. Gaur egun, “Arrisku handiko tunelak dira” aitortu du kontseilariak, duten luzerarako, larrialdi irteerarik ez dutelako eta bentilazio sistema kaxkarra delako.
Guzti honengatik, irtenbidea bi tunel berri egitea da, bat Belaten eta bestea Almandotzen. Honela, 2025etik aurrera, obrak bukatzea aurreikusia dagoenean, norabide bakoitzean tunel bat izanen da, aurrez aurreko zirkulazioa ekidituz.
Egunero 8.473 ibilgailu pasatzen dira tuneletatik. Azken Urteotan 835 aldiz egon dira itxita, egituran konponketak egin behar zirelako, zirkulazioa mendate zaharretik desbideratuz.