Aurizko bunkerretara bisita gidatua eginen dute igandean

Euskalerria Irratia 2019ko urr. 24a, 10:13

Autobusa Donostia, Hernani, Andoain eta Iruñetik igaroko da, eta izena emateko epea zabalik dago. Nabarralde Fundazioak eta Eusko Ikaskuntzak elkarlanean antolatu dute.

“Nafarroako Ondarearen guneak” jardunaldia amaitzeko, igandean hilak 27, Auritzera visita gidatua eginen dute, Bunkerren ibilbidea ezagutzeko. Autobusa Donostiatik irtengo da eta Hernanin, Andoainen eta Iruñean eginen ditu jendea biltzeko geldialdiak. Izen-ematea zabalik dago, Nabarralde Fundazioaren webgunean

Auritzeko bunkerren ibilbideak XX. mende lazgarrian kokatzen gaitu. Oraingo bi Estatuek sortutako muga lerroari jarraituz, Espainiaren 36ko gerrak utzitako ondorioak ikusiko ditugu. Bistan, Pirinioetako gailurren eremu honetan, balizko eraso bati aurre egiteko eraikitako gotor leku eta bunkerren aztarnak ezagutuko ditugu. Frankismoak gerra amaitutzat eman eta berehala hasi ziren gotor guneak eraikitzen; horrela, gerran preso hartutakoek Kantauri Itsasotik Mediterraneoraino aritu ziren 20 urtez. Bigarren Mundu Gerra edo Gerra Handia lehertzear zela hasi eta gailur amiltsu hauetan 169 gotor gune eraiki zituzten Europarekiko babes lerroa moduan.

IZEN-EMATEA, HEMEN

Autobusa + bazkaria: 25,00 euro // Autobusa bakarrik: 15,00 euro

*Autobusaren ordutegia: 

8:30 Donostia, Larramendi gasolindegia.

8:40 Hernani, Biteri Kultur Etxea.

8:50 Andoain, Sorabillako bidegurutzea. 

9:40 Iruñea, Tomás de Burgui Aita zeharkalea (Matesa eraikina). 

11:00 Ibañeta

14:00 Bazkaria Auritzen

16:30 Itzulera

18:30 Donostia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!